Txapelketa 2024



Bueltan gara 10 urteren ondoren. Beste behin, Irun izango da euskarazko hitz gurutzatuen epizentroa. Martxoaren 2an izango da Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen IX. Txapelketa.


Goizeko 10:00etan elkartuko gara Irungo Palmera-Montero gunean (Leandro Agirretxe plaza, 1). Parte-hartzaile guztiek izango dute lehen proba egiteko aukera, eta hiru onenak pasako dira final handira. Ohi bezala, azken proba jendaurrean jokatuko dute finalistek. 


Sari ederrak izango dira: irabazleak txapela eta 400 euro eramango ditu etxera; bigarrenak, 200 euro; eta, hirugarrenak, 100 euro.


Nahi adina hiztegi eta entziklopedia ekarri, baina paperezkoak, noski.


Hemen izena eman, eta jarriko gara zuekin harremanetan.